Urnietan egoitza nagusia duen Altradi enpresa errefuxiatuei bidaltzeko oinetako eta katiusken bilketa egiten ari da. Oinetako horiek Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez hara eraman nahi ditu. Enpresak aitortu duenez, 600 pare jaso ditu dagoeneko. Nahi duena enpresara bertara joan daiteke zapatak eramatera, ostiralera bitarte. Igandean bildutako guztia Donostiako Zuloaga plazara eramango dute, Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia.
Kokapena: Altradi