Ana Carrere alkateak eta Ana Sanz Gizarte Zerbitzuetako teknikariak bisita egin zioten, Udalaren izenean zorionak emateko. Magdalena egundoko osasunarekin heldu da ehun urtera, eta hitz jario ederrari eusten dio oraindik. Nafar hizkera ez du galdu, Goizuetan jaio eta bertan egin baitzuen gaztaroa. 31 urterekin etorri zen Andoainera bizitzera, eta Intex lantegian urte mordoa egin zuen.
Argazkian, Udaleko Sanz eta Carrerekin eta bere familiako zenbait kiderekin ageri da; hain zuen ere, Mari Karmen Saralegi, Maria Luisa Olarra, Maria Angeles Errondosoro eta Jose Mari Goenagarekin.