Aizkardiko kideak Bizkaiko mendietan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 13a, 02:00

Aurreko igandean, Bizkaiko mendietan barrena ibili ziren Aizkardi mendi taldeko kideak. Mañariatik (202m) abiatuta, Errialtabaso (1060m), Neberazarra (1027m) eta Saibiko ( 946m) gailurrak pasa ondoren, Urkiolara jaitsi ziren. Handik Untzilatz (920m) igarota, berriro Mañariara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!