Udaberriko emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 13a, 02:00

Urki dantza taldeak udaberriko emanaldiei hasiera emateko familia, lagun eta herritar orori zuzendutako saioa eskainiko du igande honetan. Urkiko partaide guztiek parte hartuko dute, sei urteko txikienengandik hasita helduetaraino: "Txikienek eta helduenek Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzak eskainiko dituzte. Ekitaldira andoaindar guztiak gonbidatu nahi ditugu".

  • 12:00. Bastero. Doan. Apirilak 17, igandea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!