Joan zen apirilaren 6an atxilotu zuten Nekane Txapartegi asteasuarra Suitzan. Gaur goizean bildu da abokatua berarekin eta lasai aurkitu duela jakinarazi du. Epe laburrean familiako kideekin bisita lotzen saiatuko da abokatua, hura ikusi gabe itzuli baitziren senideak Suitzatik joan zen astean. Zurichko espetxean aurkitzen da momentuz Nekane.