Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gaur hasiko dituzte Andoain eta Zizurkil lotzen dituen Gi 3610 errepidea txukuntzeko lanak. Pasa zen asteko asteazkenerako zegoen iragarrita lan horien hasiera, baina gaur arte atzeratu dira. Bi astez luzatuko dira lanak eta baliteke trafiko arazoak sortzea.