Hogeita hamaika partaide izan zituen lehendabiziko txakurkrosak. Mendi eta belazeetan barrena prestatutako 4,5 kmtako ibilbidea bete behar izan zuten korrikalariek eta euren txakurrek. Jon Gonzalez eta Leire Fernandez izan ziren lehendabizikoak helmuga puntuan. Haurrek ere izan zuten parte hartzeko aukera. Tiraketa erakustaldia eta errelebokako lasterketarekin borobildu zen larunbat arratsaldeko ikuskizuna.