Auzoz auzoko bilerak, Goiburun hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 11a, 02:00

Andoaingo Udalak auzoz auzoko bilerak deituko ditu, parte hartzea sustatu asmoz. Goiburun abiatuko astelehen honetan, 18:30ean hasita.

Gainerako hitzorduak:

Laster urtea beteko da Udal hauteskundeak deitu zituztenenetik, eta denbora tarte horretan Udal jardueran berrikuntzak izan dira. 2016ari dagokion Udal aurrekontua onartuta, hainbat prozedura berri martxan jarri dituzte. Horiei esker argiteria sistema berrituko da, uz azpiegitura sarea faseka eraldatu eta hainbat gastu eta inbertsioei ekingo diete.

Egoera ekonomikoa ere, onbideratzen ari da azken urteotan hartutako neurri zuzentzaileei esker. Bilera sorta horretan zorpetzeari eta funtzionamendu gastuei buruzko hainbat aldagai azalduko dituzte.

Auzoz auzoko bilerak izatean, tokian tokiko informazio zehatza emateko asmoa agertu dute. Banatu dituzten bandoetan ikusten denez, Berrozpen deitu duten bileran Ama Kandida etorbidearen berrikuntzaren xehetasunak eskainiko dituzte. Goiburuko bileran, esaterako, herri bideen konponketa aztergaietakoa izango da. Eta, Basteron egingo duten bileran, berriz, Makaldegian egingo dituzten berrikuntzak.

Bilera horietan egin ohi dutenez, bertaratzen direnei galderak egiteko eta kezkak agertzeko aukera emango diete. Urrian, esaterako, partaideek ur hoditeriari edota zuhaitzei buruzko galdera asko egin zituzten.

Goiburu
Apirilak 11, astelehena
18:30. Goiburu, auzo elkartea.

Zumea, erdigunea, Olagain
Apirilak 13, asteazkena
18:30. Bastero, ekitaldi aretoa.

Bazkardo, Kaletxiki, A.Calonge
Apirilak 14, osteguna
18:30. Berrozpe, ikastetxea.

Buruntza, Leizotz
Apirilak 18, astelehena
18:30. Udaletxea, pleno aretoa.

Karrika, Etxeberrieta
Apirilak 19, asteartea
18:30. Karrika, Karrika elkartea.

Goiko eremua, La Salle, Plazaola
Apirilak 20, asteazkena
18:30. Urigain, areto nagusia.

Sorabilla, Bordaberri
Apirilak 21, osteguna
18:30. Sorabilla, auzo elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!