Liburuaren eguna, Iñistorraren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 9a, 02:00

Aurten ere Liburuaren nazioarteko eguna ospatuko da Urnietan, datorren apirilaren 23an, hain zuzen ere. Larunbat horretan, Iñistorra elkartearen eskutik mahai bat ipiniko da San Juan plazan, bertan hainbat euskal liburu erosteko aukera izango delarik. 

Urtero moduan, aurten ere, Iñistorra elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatuko du, Egape ikastolako jolastoki estalian maiatzaren 20an izango da. 

“Amalur” ikuskizun berriena eskaintzera etorriko dira eta liburuen postuan bertan emanaldi horretarako sarrerak erosteko aukera izango da.

Eta liburuaren eguna borobiltzeko, arratsaldeko 19:00etan hasita Saroben ipuin erotikoen emanaldia izango da. Bertan, Mirian Uhalte eta Maialen Diazek  musikaz lagundutako lau ipuin erotiko kontatuko dituzte "El placer es nuestro. Gurea da plazerra" izena duen ikuskizunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!