Santakrutzak apirilaren 29tik maiatzaren 3ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 9a, 02:00

Santakrutzak apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 3an amaituko dira, jai egitarau osoa asteburu bakarrean bilduz. Koadrilen eguna maiatzaren 2an izango da, astelehenarekin. 

Ostiralean hasi eta asteartera bitarte, ospakizunez beteriko asteburu luzea izango da aurtengoa. Koadrilen eguna, esaterako, astelehenarekin izango da aurten.
Hitzordu asko klasiko bilakatu dira, hala nola, sagardo dastaketa, kros herrikoia edota danborradak. Beste batzuk, Elegante eguna edota pintxo lehiaketa, urtez urte indartuz doaz.

Apirilak 29, ostirala
Jaiaren hasieran aldaketarik ez da izango. Txikienek jaiari Zumea plazan emango diote hasiera, eta helduenek iluntze aldera.

Los Zopilotes Txirriaos festaz festa rantxerak eta parranda giroko kantuak eskaintzen eskarmentu handiko taldea da. Jaien hasiera girotuko dute.

Apirilak 30, larunbata
Kale Nagusiko auzo bazkaria La Jodedera taldeak alaituko du, ohiko dituen Kubako doinuak eskainiz. Eguraldiak lagunduz gero, giro bikaina sortuko da.

Gauean Ingoaldeu? taldea zuzenean arituko da, Donostia aldeko Ezustean taldearekin batera. Iluntzean Zozongo perkusio taldea kalez kale ibiliko da.

Maiatzak 1, igandea
Hitzordu klasiko horietakoa da. Sagardozale askok jaietako igande arratsaldean hitzordua dutela jakin badakite.

Maiatzak 2, astelehena
Koadrilen eguna astelehenarekin izango da, Santa Krutz egun handiaren bezperan. DJ Bull aski ezaguna da musika eta jai giroetan. Koadrilen egunean txozna giroa alaitzen arituko da.

Maiatzak 3, asteartea
Elegante eguna jaietako azken hitzorduetakoa izango da. Kalejira umoretsuan parte hartzeko aukera bikaina da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!