Kantuz kantu, kalez kale

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 8a, 02:00

Bihar larunbata, kantujira saioa izango da Asteasun. 11:30etan Aiztondo elkartean bilduko dira kantuzaleak eta handik kantuan abiatuko dira Asteasuko kaleetan barrena. 14:30ak arte kantuan ibili ondoren, Santamaña elkartean bazkaria izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!