Mushing txapelketa jokatuko da Zizurkilen, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 8a, 02:00

 Zizurkil Goian kokatutako zirkuitu batean jokatuko da txakurkrosa, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta ibilbideak 4,5 kilometroko distantzia izango du. Mushing erakustaldia eta errelebokako lasterketa ere izango dira gozagarri:

Arratsaldeko 18:00etan egingo dute txakurkrosa eta ondoren, 19:00etan, tiraketen erakustaldia egingo dute, bildutako guztien gozamenerako. Eta, azkenik, 20:00etan, errelebokako proba jokatuko da.

Izena eman nahi izanez gero, herrikrosa.eus atarian egin daiteke. Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte lasterketan parte hartzeko, eta ez federatuek, 18 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!