Martxan da giza eskubideen trena eta herriz herri dabil informazioa helaraziz. Bada, Tolosaldeko kultur eremu ezberdinetan parte hartzen duen herritar ugarik, kulturgintzako bagoia osatu eta jaialdia antolatu dute Villabonan. “Jaialdi hau lurraldean egiten ari diren beste ekimenen arteko kultur ekintza bat izango da. Trena luzea da eta Tolosaldeak bere bagoia hartu du”, adierazi zuen Iñaki Lizasok. Azken batean helburua gizarte osoaren aktibazioa lortzea eta giza eskubide horiek guztiak bermatzea dela azalduz. Dinamismoa eragin eta giza eskubideak aldarrikatu asmoz antolatu dute, beraz, Villabonako elkartasun jaialdia. Atzoko prentsaurrekoan bakea lortzeko bidean guztion esku hartzea beharrekoa dela nabarmendu zuen Iñakik eta elkartasuna adierazi, “beren eskubideak urraturik dituzten preso guztiei, etxetik hain urrun dauden preso eta haien familiei”.
Parte hartzaile ugari
Jaialdiaren baitan, Tolosaldeko kultur talde askok hartuko du parte eta oso hitzordu polita izango dela aurreratu dute antolatzaileek; jaialdi dinamikoa eta alaia. Parte hartzaileen artean:
-Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariak
-Ibarrako sokatiralariak
-Eneko Amondarain eta Javi Rivero sukaldariak
-Villabonako dantzari taldea
-Nerea Barriola sopranoa eta Ana Iparragirre piano-jotzailea
-Irene Caminos trialsin txapelduna
-Jone Gorostarzu olerkariak
-Oinkari dantza taldea
-Bihozkada musika taldea
-Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariak
-Lizartzako Isk&bila txaranga
-Mirian Quin biolin-jotzailea
-Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze abeslariak
-Pirritx eta Porrotx pailazoak
-Alurr dantza taldea
-Eresargi, Eresargi Txiki eta Txintxarri abesbatzak.
Jaialdia
- · Apirilak 29, ostirala. 20:30
- · Villabonako Olaederra kiroldegia
- · Sarrerak:
- -16 urtetik behera: 5 euro.
- -16 urtetik gora: 8 euro.
- · Sarrerak aurrez salgai apirilaren 9tik aurrera: Villabonako Amasa kafetegian, Zizurkilgo Irirte jatetxean, Tolosako Raku, Denak eta Orbela tabernatan, Ibarrako Zubiaurre tabernan, Alegiko Ixkina taberna neta Anoetako Itzuli tabernan.