1999an atxilotu zuten Xaki operazioaren baitan eta urte horretako udal hauteskundeetan Euskal Herritarrok alderdiko hautetsi izendatu zuten. Espetxean zegoela, Asteasura ekarri eta kargua hartu zuen. Argazkia ordukoa da. Ekitaldi hartan bake prozesuaren aldeko hitzak eskaini zituen eta malkoak ezin eutsirik izan zen torturak jasan zituela gogora ekarri zuenean.
Aske zegoela eta hainbat urteetara 18/98 sumarioan auziperatu zuten, 2007an espetxe zigorra ezarri zioten arte.
Zigor hori saihesteko azken urteetan haren pista galduta zegoen eta gaur Espainiako Barne ministerioak adierazi duenez, Suitzan atxilotu dute dokumentazio faltsua zeramala.