Helburua oinetako eta galtzerdi bilketa masiboa egitea da, kanpamenduetan dagoen jendearentzat. Zubimusuk ikastolako familiak eta herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Botak eman nahi dituen orok ikastolan bertan utz ditzake eta ikastola arduratuko da apirilaren 17an Donostiako Zuloaga plazara material guztia eramateaz, egun hori ezarri baitu Donostia Kulturak bilketarako.
Behin materiala jasota, Donostia Kulturak Grezian eta Frantzian lan egiten duten Gipuzkoako GKEen esku utziko du bidalketa egin dezaten.
Zubimusu Ikastolan apirilaren 15era bitartean jasoko dira botak.
Bilketa ikastolaren hiru eraikinetan egingo da. Sarreretan botak eta galtzerdiak jasotzeko kaxak jarriko dira eta ikastolaren ordutegiaren barruan oinetakoak bertan entregatu ahalko dira. Zentroko eraikinaren kasuan, ordutegia arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko da.
Ikastolak bere esker-ona erakutsi nahi die ekimena babestu eta elkartasuna erakusten duten guztiei.