"Honek arazo handiak ekarriko ditu trafikoan, Zubimusu zubia itxita dagoenez baina ezin dugu gehiago itxaron eta Udaletik presa sartu diegu", azaldu du Joxe Mari Luengo Zizurkilgo alkateak. Errepideko lurzoruaz gain, abiadura murrizteko neurriak ere aztertzekotan geratu da Aldundia. "Horiek izan dira Bulandegiko bizilagunen bi eskaera nagusiak eta urgenteenak", azaldu du alkateak. Udalak pazientzia eskatu die herritarrei, ezinbesteko lanak direlako.