Hizlaria Javier Ansorena Miner izango da, Kimikan Doktorea, ACR+ (Association of Cities and Regions for Recycling and sustainable Resource management)eko Zuzendaritza Kontseiluko kidea, 1997-2012 artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zerbitzuburua eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planaren Zuzendari Teknikoa, besteak beste.
Villabonako Udaletik jakinarazi dutenez, Javier Ansorenak ez du errausketaz soilik hitz egingo, "nahiz eta hori izan hitzaldiko titulurako aukeraturiko gaia, baizik eta Europar Hierarkiaren piramideaz arituko da, honek aurreikuspena, berrerabilpena eta birziklapena ditu funtsezko oinarritzat eta balorizazio energetikoa edo errausketa eta eliminazioa edo zabortegian pilatzea, orden horretan, azken aukeratzat jotzen ditu".