Amasa-Villabonako preso eta iheslari ohiek manifestazio nazionaleko deiarekin bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Apirilaren 17an, 'Amnistiaren bidean Euskal Preso eta Iheslariak etxera' lemapean, euskal preso zein iheslari politiko ohiek manifestazio nazionalerako deialdia egin dute. Eguerdiko 12:00etan Casillatik abiatuko da aipatu manifestazioa. Amasa-Villabonako preso eta iheslari ohiek ere bat egin eta manifestazio honen lanketan ari dira:

Aipatu manifestazioa deitzeko arrazoiak eta atxikimenduak abiandabidea webgunean aurki daitezke. 

Bestalde, dagoeneko autobus zerbitzua martxan da Bilbora joateko: Xiker, Iru Aldeta, Erreka, Amasa okindegia eta Iratzar elkartean izena eman daiteke. Goizeko 10:00etan abiatuko da autobusa Olaederra kiroldegitik. ​

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!