Matxintxulo Gaztetxearen urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 4a, 02:00

Dagoeneko lau urte dira Matxintxulo Gaztetxea martxan jarri zutela eta hilabete osoan zehar egingo dituzte ekitaldiak. Apirilaren 23an egingo dute ospakizun nagusia, bazkaria, triki-poteoa, jolasak eta kontzertuak antolatuz. Bitartean, feminismoaren inguruko saioa egingo dute apirilaren 8an eta sormen tailerra apirilaren 16an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!