Aiztondoko IX. Gutun lehiaketa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 1a, 02:00

Zabalik dago Aiztondoko Gutun lehiaketara lanak aurkezteko epea. "Urteak dira ez zaitudala ikusi" da aurtengo gaia apirilaren 12an amaituko da lanak aurkezteko epea. Oinarriak, jarraian.

Aiztondo IX. Gutun lehiaketa

Hala nahi duten pertsonek parte har dezakete, hurrengo kategorietan banatuta:

  1. Maila:  6-8 urtekoena
  2. Maila:  9-11 urtekoena
  3.  Maila:12-16 urtekoena
  4. Maila:17 urtetik gorakoena.

2. Gaia: urteak dira ez zaitudala ikusi

3. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gutunak bi orri hartuko ditu gehienez, bakarrik alde batetik  idatzita. Epaimahaiak estilo, kontatutakoaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontuan eta, eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

4.Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

5. Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu(izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea),ondoren kartazal txikian izenorde bat jarri eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “izen ordekoa” izenarekin eta egilearen datuak “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

6. Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira: “Aiztondo IX. Gutun Lehiaketa" jarrita.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko Bulegoak

Muñoa kalea, 36 behea

20159 Zizurkil

Gipuzkoa

                 aiztondokogutunak@gmail.com

Telefono zenbakia: 943693930

Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galtzen badira, antolatzaileak ez du erantzukizunik izango.

Lanak jasotzeko azken eguna 2016ko apirilaren 12a izango da.

7. Maila bakoitzerako sariak honakoak izango dira

  1.   Maila:1. saria: Diploma eta oparia  2. saria: Diploma eta oparia
  2.   Maila:1. saria: Diploma eta oparia  2. saria: Diploma eta oparia
  3.   Maila:1. saria: Diploma eta 100€    2. saria: Diploma eta 50€     
  4.   Maila:1. saria: Diploma eta 300€    2. saria: Diploma eta 150€

Aduna, Alkiza eta Larraulgo herrietako idazlerik hoberena: afari bat bi pertsonarentzat.

Egileek  ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu. Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

8. Epaimahaiaren erabakia nahitaez onartu beharrekoa da eta bere iritzia nagusi izango da.

9. Sariak 2016ko ekainaren 10ean emango dira, arratsaldeko 18:00etan Larraulgo  Kultur Etxean. Ekitaldi horretan saritutako lanak irakurriko dira

10. Saritutako lanak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen esku gelditu eta kultura ondarera bilduko dira eta, egoki iritziz gero, honek argitaratu ahal izango ditu, baina ez du horregatik jabego-eskubiderik izango.

11. Sarituak izan ez diren lanak ekainaren 20tik  28ra jaso ahal izango dira.

12. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak bere osoan onartzen direla esan nahi du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!