Udaleku irekietan lan egiteko sei begirale kontratatuko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko apirilaren 1a

Zizurkilgo Udalak sei begirale kontratatuko ditu ekainaren 27tik uztailaren 22ra udaleku irekietan lan egiteko. Izena emateko epea: apirilak 22, ostirala.  Deialdian parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da:

  • Zizurkilen erroldatua egotea.
  • 18 urteak beteak izatea edo 2016 urtean betetzea.
  • Euskara ondo menderatzea.
  • Elkarrizketa-talde dinamika GAINDITZEA.

Hautatze prozesuak 2 fase izango ditu: titulazio eta esperientzia atala eta elkarrizketa-talde dinamika. Zuzeneko hartu emanak duen garrantzia azpimarratu nahian 1go faseari %40ko balioa emango zaio eta  2. faseari %60a.

  • 1go fasean titulazio eta lan esperientziaren balorazioa egingo da (denbora libreko begirale edo zuzendari titulua, heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografikoak, e.a., esperientzia antzeko lanetan eta langabetu edo ikaslea izatea).
  •  2. fasean elkarrizketak-talde dinamikak egingo dira. 45 minutuko iraupena izango dute eta baloratuko direnak hurrengo atalak izango dira:
    • Parte hartzea.
    • Gizarte trebetasunak.
    • Talde lanerako gaitasuna.
    • Euskara maila.
    • Diskurtsoa.

Izenak emateko epea: apirilaren 22a.

Elkarrizketa-talde dinamika: maiatzaren 6an 18:30ean Pedro Mª Otaño Ikastatetxean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!