Lanerako euskara ikastaroez gain, jarraipen tailerrak ere egingo dira ikastaro hauetako parte-hartzaileentzat:
Ikastaro trinkoak
Pertsonen zaintzan, merkataritza-ostalaritzan nahiz industria arloan jardun nahi dutenentzat edo jarduten direnentzat izango dira ikastaroak, eta arlo horiekin lotura duten instalazioetan egingo dira, benetako tresnak erabiliz. 20 orduko ikastaro trinkoak izango dira.
Ikastaroak guztiz praktikoak dira, oinarrizko hiztegia landuko da, eta lan-munduko komunikazio egoeren simulazioak landuko dira; bezeroaren arabera, zein hizkuntzatan atenditu, jarrera positibo bat nola azaldu, lantalde bat nola antolatu eta agindu errazak ulertu. Kontzientziazio lan bat ere egingo da, gaztelania ez ezik euskara ere normaltasunez erabiltzeko.
Lan bilaketan eta lantokian ere euskarari garrantzia ematea da helburua, baita jatorri ezberdinetako pertsonen kasuan ere.
Jarraipen tailerra
Ikastaroez gain, jarraipen tailerra egingo da ikastaroetako parte-hartzaileekin. Helburu hauek izango ditugu: ikastaroetan ikasitakoa lantzen jarraitzea, curriculuma prestatu eta eguneratzea, lana bilatzen laguntzea, informazioa ematea, lan elkarrizketak simulatu eta prestatzea, etab.
Izen-ematea
Programari buruzko informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko Andoaingo Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan behar da (Ataria) apirilaren 5etik 22ra arte.Ikastaroak dohainik izango dira.