Andoainen egin zuen lana eskertzeko eta bere oroitzapena bizizik mantentzeko asmoz, ekitaldi publikoa antolatzen ari dira bere zenbait adiskide. Sorabillan, apirilaren 24an, igandearekin, jarri dute hitzordua. 11:30etan meza izango da, eta ondoren ekitaldi publikoa plazan.
Ekitaldia edonorentzat zabalik izango da, eta antolatzaileek deialdia luzatu dute bera ezagutzeko pribilegioa eduki zutenak hurbil daitezen bertara eta adieraz dezaten nahi dutena nahi duten moduan. Helbide elektronikoa jarri dute eskura: m.estanga@hotmail.com. Ekitaldian parte hartu nahi luketen pertsona edo taldeek helbide horren bitartez jarri beharko dute harremanetan antolatzaileekin. Mikel eta bere ibilbide eskuzabala gogorarazten duten argazkiak ere helbide horretara bidali daitezke.
Aiurri astekariak erreportaje zabala eskainiko du datorren asteko zenbakian. Mikel Goenagaren ibilbidea eta Andoainen egin zituen zenbait adiskideei Astigarragako hileta elizkizunean hartutako adierazpenak bilduko dira.