Iruraingo bus geltoki ondoko zuhaitza botako dute bihar goizean (asteazkena) eta hori dela eta goizeko 08:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte trafiko mozketak iragarri dituzte. Udalak adierazi duenez, “euria egiten duenean, zuhaitzetik erortzen diren hostoen ondorioz ur pilaketak sortzen dira”. Beraz, zuhaitza botako dute pilaketa horiek saihesteko.