Pernando Amezketarra sariketako lehen saioa Asteasun izango da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 29a, 02:00

Apirilaren 9an, Asteasuko Iturriondo jatetxean jokatuko da Tolosaldeko Harituz bertsozaleen elkarguneak antolatutako Pernando Amezketarra sariketako lehenengo kanporaketa. Afaria izango da lehenengo, saioa ondoren. Oñatiko eta Erniarraizko taldeak ariko dira:

Afarirako txartelak Iturriondon egongo dira salgai 22 €-ren truke. Bertaratu ezin duenak, sarrerak erreserbatu ahal izango ditu harituz.bzt@gmail.com helbidera idatziz edo 628912230 telefonora jota. Apirilaren 7a baino lehen hartu beharko dira txartelak.
Afaria 21:00ean izango da eta afalosteko saioa irekia izango da, afaltzera etorri ez diren baina saioa entzun nahi dutenentzat ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!