Pernardo Amezketarra sariketa abiatzear, Harituz elkargunearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 29a, 02:00

Harituz Tolosaldeko bertsozaleen elkarguneak, Pernando Amezketarra sariketa abiatuko du apirilean. Harituzen eskualde izaerari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dituzte saioak (bi kanporaketa eta finala). Sariketaren bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango dira:

Sariketa taldeka izango da, hiru bertsolarik osatutako lau taldek hartuko dute parte. Lehen sariketa honetarako, talde hauek gonbidatu dituzte:

  • Goierriko bertso eskola (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez).
  • Oñatiko bertso eskola (Maider Arregi, Egoitz Aizpuru eta Andoni Goitia).
  • Hernaniko bertso eskola (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi).
  • Erniarraizko bertso eskola (Eneritz Artetxe, Haritz Garmendia eta Aitor Salegi).

Kanporaketak

-Apirilaren 8an Asteasuko Iturriondo jatetxean (Oñati & Erniarraitz).

-Apirilaren 15ean Berastegin (Goierri & Hernani).

-Apirilaren 30ean finala Amezketako Behar Zanan (saio bakoitzeko talde irabazlea).

 

Sariketaren helburuak

Harituzek antolatutako ekintza guztien eran, eskualdean bertsoaz gozatzeko aukera eskaini nahi luke sariketa honek. Hala ere, helburu gehiago hartzen ditu beregain:

-Pernando Amezketarraren figura gogora ekartzea, Amezketan zein eskualde osoan indartuz.

-Inguruko bertsolari gazteei plaza eskaintzea.

-Bertso eskolak sustatzea (sariketan taldeka hartuko da parte, bertso eskolen inguruko banaketak eginez).

-Beste lekuetako bertso eskolak eta bertsolariak Tolosaldean ezagutaraztea.

-Neurri txikiei erabilera zabalagoa eskaintzea, plazan hain ohikoak ez diren doinuei ere tokia eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!