Kantujira Asteasun, apirilaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 29a, 02:00

Aurreko urteetako ohiturari jarraiki, kantujira egingo dute apirilaren 9an Asteasun zehar. Kantuzaleak 11:30etan Aiztondo elkarteak bildu ondoren, kalez kale kantuan ibiliko dira 14:30ak arte. Ondoren bazkaria izango dute Santamaña elkartean (20 euro). Izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da: asteazu@euskalnet.net /
696429892

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!