Ekonomia sozial eraldatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 26a, 01:00

Ekonomia joera horren inguruko jardunaldia antolatu dute, eskualdeko herritarrei zuzenduta. Datorren apirilaren 4an arratsaldeko 16:00tan hasita bi programa horien aurkezpena egingo dute Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean.

Eraldatzen, kooperatzen:

Eraldatzen ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko formazio saioak izango dira. Hainbat gaien inguruko jakintzak eta gogoetak partekatuko ditugu, horien artean: energia, elikadura eta etxebizita burujabetza; kontsumo kritikoa; zaintzak, etab. Beti ere, eraldatzaileak izango diren proiektuak garatzeko ahalduntzea eskaintzeko helburuarekin”. 

Kooperatzen programaren bitartez, berriz, edozein enpresa-ideia eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko formakuntza eta aholkularitza eskainiko dira bertan. Gainera, zeure enpresa garatu ahal izateko baliabideak eskainiko zaizkizu, hala nola, lantokia, finantzaziorako erraztasunak, etab”.

Eraldatzen edo Kooperatzenen izena emateko azken eguna apirilaren 8a da. Apirilaren 11tik aurrera astean 3 egunez izango dira klase presentzialak. 

Informazioa: Webgunea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!