Senegalen lur eman diote

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 25a, 01:00

Martxoaren 11n Villabonan bizi zen Nndiaga Sarr 28 urteko gazte senegaldarra hil zen. Berehala haren lagunak dirua biltzen aritu ziren Sarr-en gorpuzkia jaioterrira eraman ahal izateko. Bada, haren senideek gorpuzkia dagoeneko Senegalen lurperatu dutela jakinarazi dute. Esker ona adierazi diete, bide batez, laguntza eman dieten herritar guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!