Tolosa-Urnieta mendi zeharkaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 23a, 01:00

Zanpatuz mendi taldeak Tolosa-Urnieta zeharkaldia antolatu du. Datorren apirilaren 3an izango da, igandearekin. Tolosa erdigunetik abiatuko da irteera, eta 6-7 ordu pasa ondoren, asmoa Urnietara iristea da. 24 kilometroko ibilbidearekin, eta Uzturre, Belabieta, Goiburu, Otita eta Xoxoka igaro ostean, Urnietan bukatuko da. 

 

Gorabehera dezenteko ibilbidea da, pilatutako desnibela 1.250 metrokoa, eta antolatzaileek maila ertaineko irteera dela jakinarazi dute. Aintzat hartu behar da lehen sei kilometroak denak goraka izanen direla, 630 metro, hain zuzen ere, Uzturreko gaina harrapatu arte. Gero nabarmen leuntzen da igoera, baina ordu dezente dira.

Tolosara joateko trena hautatu dute antolatzaileek, eta hitzordua tren geltokian izango da, 07:00etan. Igandeko lehen trena izango da Tolosarantz, baina kasu, jende dezente espero denez, tren txartela erostera garaiz joatea gomendatzen da, azken unean presaka ez ibiltzeko, eta txartelik gabe trenean ez sartzeko. Irteera Urnietara iritsita bukatuko da, bazkaria bakoitzak bere kabuz egin ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!