Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 19a, 01:00

Martxoaren 21etik aurrera informazio turistikoa eskaintzeko ateak zabalduko ditu berriro Otitan dagoen eraikinak. Zerbitzu anitz eskaintzeko: Bizikleten alokairua, mendi-ibilbideak, eskalada, ibilbide tematikoak, piraguismoa eta rafting-a, Uraren Interpretazio zentrora bisitak, Arrantza Eskola, etab.

Egutegia, eta ordutegia:

Egutegia:

  • Martxoak 21etik ekainaren 30era: asteburu eta jai egunetan. 10:30-18:00.
  • Uztailaren 1etik irailaren 11ra: egunero zabalik. 10:30-18:30.
  • Irailaren 12tik azaroaren 1a bitarte: asteburu eta jai egunetan. 10:30-18:00.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!