Aste Santu oparoak Gaztelekuaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 19a, 01:00

Aste Santuen atarikoan eta Pazko astean, Urnietako Gaztelekuak jarduera ugari antolatuko ditu. Urnietan bertan burutuko dira hainbat ekitaldi, besteak beste, sukaldaritza tailerra edota erlaxazio ariketak. Horiez gain, irteera interesgarriak iragarri dituzte:

Egitaraua:
Martxoak 21, astelehena:
Eskubaloi txapelketa.

Martxoak 22, asteartea:
Iruneko “El Establo Pirata” skate parkera irteera.

Martxoak 23, asteazkena:
Sukaldaritza tailerra.

Martxoak 29, asteartea:
Masaje eta erlaxazio tailerra gaztelekuan, arratsaldez.

Martxoak 30, asteazkena:
Bubble futbola, goizez. Oreretara zinemara, arratsaldez.

Martxoak 31, osteguna:
Fimo tailerra eta kutxatxo pertsonalizatuak, goizez.

Apirilak 1, ostirala:
Irrisarriland abentura parkera, egun osoko irteera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!