Samina izan da nagusi Astigarragan. Andoainen, eta Oiartzunen eta Astigarragan bizi izan da Goenaga 1984an apaiztu zenez geroztik, eta herri horietako jendea bildu da Astigarragan, batez ere.
1984-1996 epealdia egin zuen Andoainen Mikel Goenagak, eta hainbat herritarren adiskidetasuna eta aitormena lortu zuen urte horietan.
Bere nortasuna eta ibilbidea gogoratzeko garaian, miresmenezko hitzak baino ez dira irten Astigarragako hileta elizkunera urreratu diren andoaindarren ahotatik: "Apaizaren estereotipoa apurtzen zuen pertsona", "Elizaren doktrina soziala azken muturretaraino eramaten zekien apaiza, koherentea erabat", "pertsona baikorra eta ekintzaile etengabea bezain tematia","gizarteko pertsonik behartsuenen (toxikomanoak, kalean bizi direnak, preso ohiak, emigranteak...) ondoan egon dena beti", "Andoainen gazte belaunaldi ugari zirikatzen eta mugitzen jakin zuena".