Urnieta Denon Artean taldeak gordeta zuen diru kopuru bat likidatu du aste honetan. Urnietarren alde lanean ari diren elkarteei ematea erabaki du; Super Hri, Pausokari, Caritasi eta Elikagai Bankuari. Mikel Izagirrek adierazi duenez, diru publiko hori herritarrengana itzultzeko modurik egokiena iruditu zaie beraiei ematea. Elkarteek esker ona adierazi dute: "Guztion izenean eskerrak eman nahi ditut. Ez genuen espero eta sorpresa handia izan da".