Herritarrei deia, Elikagai Bankuko janari sortak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 16a, 01:00

Boluntario taldea behar da martxoaren 18 eta 19an Elikagai Bankuko janari sortak egiteko. Baina, aurrez esan bezala, Karidade Bentan izan beharrean, Ernio Bidea 29 helbidean egingo dira sortak:

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek  sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Martxoaren 18an, ostiralean, eta martxoaren 19an, larunbatean, jarri dute hitzordua Ernio Bidea 29 helbidean, Talleres Amundarainen ondoan, Asteasurako bidean. Ostiralean goizez 9:30etik 12:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara ibiliko dira sortak egiten, eta larunbatean 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara. Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943.69.39.30 telefono-zenbakira, loteak egiteko txandak antolatu ahal izateko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!