Haur sahararrak udan etxean hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 16a, 01:00

Villabonako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak udan beren kanpamenduetatik atera eta etxean hartzeko kanpaina indartu nahian, elkartasuna eskatu die herritarrei:

"Aspaldian sortu zen programa honen beharra. Bere helburu orokorra bi hilabetez bada ere, 10 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udako bi hilabete hoietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.

Gainera, mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde, elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, auren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz eta kooperazioa bultzatuz.

Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat herri xume honek dituen baloreak, kultura, egoera ezagutzeko.

Programa honetan nahi duen orok har dezake parte, soilik denbora librea eta gogoa da izan beharrekoa.

Programa hau aurrera eramateko beharrezkoa den gauza bakarra: Zure elkartasuna".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!