Elkarretaratzea egin zuten joan zen ostiralean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, Emakumearen Nazioarteko egunaren baitan. Hainbat herritar bildu zen Aizan taldeko kideek egindako deialdira. Biharamunean, ahalduntze tailerra egin zuten Atxulondo kultur etxean.