Martxoaren 18an, ostiralean, eta martxoaren 19an, larunbatean, jarri dute hitzordua Karidadeko Bentan. Ostiralean goizez 9:30etik 12:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara ibiliko dira sortak egiten, eta larunbatean 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara.
Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943.69.39.30 telefono-zenbakira, loteak egiteko txandak antolatu ahal izateko.