Joan zen ostiralean, Villabonan bizi zen Nndiaga Sarr 28 urteko gazte senegaldarra hil zen. Haren lagunak dirua biltzen ari dira Sarr-en gorpuzkia jaioterrira eraman ahal izateko. Villabonako Amasa kafetegian, Or Konpon eta Rbote tabernetan edota Afrikako produktuen Kale Nagusiko dendan eltzeitsuak jarri dituzte herritarren borondatea jaso ahal izateko. Laguntza emateko telefono zenbakia: 632 850 922.