Nafarroa Plazan amaitu da martxa. Bertan, Andoainen herritarrek sortu berri duten Ipar Haizea elkarteko Julen Begiristainek eta Garikoitz Plazaolak eta Jose Mari Tellon medikuak hartu dute hitza. Azken honek, Osakidetzak berriki plazaratu duen ikerketari sinesgarritasuna kendu dio, eta aldi berean, gogoratu du Carlos I unibertsitatean osasungintzako irakasle adituek 2014an egin zuten beste ikerketa, errauskailurik modernoak aztergai izan zituena.
Ikerketa horrek zehazten du errauskailu batek eragiten dituela kalteak 10 kilometroko periferian bizi diren pertsonen osasunean, hainbat gaixotasun sortuz. Tellonek zera gehitu du: “ez dugu Andoaingo eta inguruko biztanleak etorkizuneko ikerlarien ikerketa gai izan nahi”.