Irisgarritasun irizpideak kontutan hartuta, Andoaingo Udalak espaloiak berrituko ditu Kaletxiki, Ama Kandida etorbidea, Rikardo Arregi, Zumea eta Aita Larramendi kaleetan. Epe laburrean, Arrate pilotalekuan ere irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela iragarri dute.