La Salle Berrozpek izango du eskualdeko Enplegu Zentro bakarra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 11a, 01:00

Lanbidek beste urtebetez esleitu dio berriro ere Andoaingo La Salle Berrozperi lanean ari diren zein langabezian daudenei luzatutako Eskualdeko Enplegu Zentro bakarra. La Salle Berrozpe Donostialdea eskualdeko enplegu zentro bakartzat aukeratu dute 2017ko martxoaren 6ra arte:

Zentro honetan doako zerbitzua eskaintzen zaie Lanbiden izena emanda dauden guztiei eta, bertan aurki daitezke lan bila aritzeko beharrezko diren baliabide guztiak. Hortaz, honako informazio eguneratua eskaintzen da bertan: lan-eskaintzak, bekaka, laguntza eta diru-laguntzak, oposaketak;  prestakuntza arautua eta arautu gabea eta praktikak eta lan eskarmentuaren onarpena. Horrez gain, egungo bibliografia, lan-merkatuko informazioa eta norbere kabuz lan bila aritzeko baliabide teknikoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!