XXIII. Txapel eguna larunbatean Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 11a, 01:00

Bihar, martxoak 12, XXIII. Txapel eguna burutuko da Zizurkilen. Bernardo Arregi zizurkildarrari jantziko zaio txapela eta ekintzaz betetako eguna izango da, arratsaldeko 16:00etatik hasita. Egitaraua, osorik:

16:00 Txapeldunen musa Zentroan.

18:00 Bukalai dantza taldeko kideen emanaldia Intxaur frontoian.

20:00 Txapeldunen trikipoteoa.

21:00 Txapeldunen afaria Amaia Agirre eta Aritz Mujika bertsolariekin. Tiketak salgai Iriarten eta Zentroan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!