Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloa prestatzen dabil Amasa-Villabonako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 11a, 01:00

Etxe-gabetze kasuetarako Amasa-Villabonako Gobernu taldeak udal protokoloa onartu nahi du aurtengo udaberrian, horretarako "Stop Kaleratzeak" plataformarekin jarriko da harremanetan eta herritar guztien ekarpenak hartuko ditu aintzat:

Protokolo hau Gizarte Zerbitzuetako batzordean aztertu ondoren plenora eramango da udalbatzak onartu dezan aipatutako protokoloa.

Helburu nagusia; gain-zorpetzeagatik ohiko etxebizitza mantentzea arriskuan jartzen dion kaudimen-gabezia agertzen duen pertsona edo familiari, eta beraz, gizarte-bazterketa egoeran izateko arriskuan dagoenari, osoko konponbideak ematea da.

Jarduera protokolo hau bat-bateko egoera ekonomiko baten ondorioz ohiko etxebizitzaren etxe-gabetze kasuak daudenean ezarriko da, beti ere etxebizitza hori eraginpeko pertsonak jabetzan duen higiezin bakarra baldin bada.

Protokoloa ez da ezarriko ageriko gehiegikeria ekonomiko edo zabarkeria ekonomiko kasuetan. Kasu honetan, pertsona hauek Udal Gizarte Zerbitzuetara bideratuko dira.

Prozesuak dirauen bitartean etxebizitzari irtenbide bat aurkitzen saiatuko da, bai finantza entitateekin hitz eginez familia bere etxean gelditzeko edota egin behar diren gestioak eginez, alokairu sozialeko etxebizitza publiko bitartez posible den kasuetan. Laguntza ekonomikoak emateko beharrezko kudeaketak ere, egingo dira.

Alkatetzatik interesa duten pertsona orori informazioa emango zaio, azalduz, zertan datzan protokoloa.

Azkenik, etxe-gabetze kasuetan, hauen ebaluazioan baita diagnostikoa egiteko kasuan, udaletxeko zerbitzu sozialak izango dira, azkenengo hitza izango dutenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!