Liburuaren aurkezpenean adierazi zutenez, “Anne Sexton (1928-1974) XX. mendeko poeta iparamerikarrik garrantzitsuenetakoa da. Bere psikiatrak iradokita idazten hasi eta urte gutxitan kutsu autobiografiko nabarmeneko obra ondu zuen. Indartsua beti eta polemikoa sarri, desesperazioari ironiaz erantzuten saiatu zen. Sexualitateari, bulkada suizidei, familia harreman gatazkatsuei eta arazo psikikoek mugatutako bizitzeko egarriari eskaini zizkien poema asko. Bereziki aipagarriak dira, adibidez, tratatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak”.
Poesia emanaldia "Ene maite kuttun guztiak"
Martxoak 13, igandea. 19:00. Sarobe.
Antolatzailea: Udala.
Partaideak: Harkaitz Cano idazlea, Ainara Gurrutxaga aktorea eta Iban Urizar musikaria.