Txaloak UKEko pilota atalari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 10a, 01:00

Iker Elgarresta, Aitor Aldunberri, Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola Gipuzkoako trinkete txapeldun berriak dira, urnietarren eta bereziki UKE pilota atalaren erakustaldi berrian. Miala guztietan finalera iritsi dira eta seitik bost txapel lortu dituzte. Txalo egiteko eta zorionak emateko modukoa da. Euskal Herriko txapelketei ekingo diete orain. Irurako trinketea jendez gainezka zegoela, hauexek bi finalen kronikak:

 

URNIETA 40-19 OIARPE
Iker Elgarresta-Aitor Aldunberri

Kadeteak. Ikerrek hogei tanto lortu zituen hasierako jokaldietan eta Aitor jaun eta jabe izan zen atzeko lerroetan. Oairtzuarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten.
 

URNIETA 40-19 PAGAZPE
Julen Loitegi-Eñaut Esnaola 

Seniorrak. Erakustaldi aparta esperientzia eta sari asko lortu dituzten usurbildarren aurka eskainitakoa. Klubeko ordezkarien ustean Iparraldeko bikote onenen aurka lehiatzen hasteko unea iritsi da.

GRAVNI TXAPELKETA
Imanol Odriozola, Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola pilotariek Gipuzkoako GRAVNI txapelketa ezagunean, zeinean Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko trinkete jokalari onenak lehiatzen diren. Zorte on!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!