Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamabi talde lehian aritu ziren. Eguraldi eta ibilbide traketsa izan zuten korrika egiteko, elurra eta guzti. Urnietar gaztetxoek taldeka zazpigarren postua lortu zuten.
Aurretik otsaila bukaeran Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten Legazpin, hirugarren postua lortuz eta bide batez Euskadiko Txapeketan partaide izateko eskubidea eskuratuz.
2002 eta 2003 urtetan jaiotako gaztetxoak “Eskola kirola” egitasmoan atletismo saileko kimuak dira. Hernaniko atletismo taldean ari dira eta azken hiru urte hauetan Gipuzkoan ospatu diren kross garrantzitsu guztietan izan dira: Donostiako nazioarteko krosean, Elgoibarko krosean, Arratekoan, Txingudikoan, Hernanikoan eta beste batzuetan.
Gipuzkoako federazioaren eskutik Aste Santuetan Saloun egonaldia egingo dute. Hainbat erkidegoko korrikalarirekin elkarbizitzeko eta lehiatzeko aukera ere izango dute.