Datorren ostegunean, martxoak 10, Villafranca de Penedes herriko musika eskolako kideak eskualdera etorriko dira igandera arte, Loatzo musika eskolako kideekin egin ohi duten elkartrukearen baitan. Joan zen abenduan izan ziren Katalunian Loatzoko musikariak eta haien txanda da oraingoan; Maria Dolores Calvet musika eskolako kideena, hain zuzen. Musika hitzordu ugari izango da, beraz, asteburuan. Besteak beste, martxoaren 12an Alegian kalejira eta emanaldia.