Urnietako Udalak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 8a, 01:00

Nazioarteko egunak aldarrikapenerako eta borrokarako egunak direla sinetsita, San Juan plazan elkarretaratzea egin dute. Udalak ondorengo konpromezuak hartu ditu:

  1. Udalak dei egiten die Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Europako Estatu eta erakundeei berretsi dezaten emakumeen eta gizonen arteko berditasuna gure balioen eta europar gizarteen oinarrizko elementua dela.
  2. Europar Batasuneko erakundeei dei egiten diote genero-indarkeria prebenitzeko eta horren biktimak babesteko.
  3. Europako hiriei eta eskualdeei eskatzen diote berditasunaren aldeko konpromiso formala hartu dezatela.
  4. Udalak adierazten du maila globalean elkarlanean aritzeko borondatea duela eta xedetzat hartzen du emakumeen aurkako diskriminazioa ezabatzea.
  5. Udalak salatu egiten du emakumeek pairatzen duten indarkeria, indarkeria matxista delako berdintasunik ezaren ondorio larriena.
  6. Konpromisoa hartzen du errefuxiatu emakume eta adingabeen berariazko beharrak aztertzeko eta horiei arreta eskaintzeko baliabideak zehazteko.
  7. Honako ezaugarriak dituen hezkuntza-sistema aldarrikatzen du: erespetuan oinarritua, sexuen arteko berdintasuna bermatuko duena, curriculumean emakumeen edukiak barneratuko dituena, genero-ikuspegia kontuan hartuko duena eta gatazkak modu ez-sexistan konpontzen erakutsiko duena.
  8. Emakume askok lanari eta soldatari dagokienez jasaten duten diskriminazio eta berdintasunik ezaren aurrean, emakumeen autonomia pertsonala eta ekonomikoa lortzea ahalbidetuko duten politikak babestuko ditu.
  9. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana egiteko konpromisoa hartzen du.
  10. Konpromisoa hartzen du hizketa ez-sexita eta inklusiboa erabiltzeko idatzi guztietan.
  11. Emakumeek herriari egiten dioten ekarpena ikusarazten saiatuko da Udala. 
  12. Puntu kritikoen mapa egingo da elkarlanean, puntu horiek ezabatzeko.
  13. Udalak dei egiten du emakumeek eta talde feministek antolatutako mobilizazioetan parte hartzera. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!