Sexualitateari buruzko hitzaldia antolatu du Zubimusu ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 8a, 01:00

Zubimusu ikastolak antolatuta, datorren ostegunean, hilak 10, sexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko du Kizkitza Arozena sexologoak Subijana etxean 18:00etatik aurrera. Hitzaldia doakoa da eta adin guztietako ikasleen gurasoentzat irekia:

"Gure seme-alabak eta beraien sexualitatea" izenburupean, sexualitatearen garapena landuko du hizlariak, haurtzarotik nerabezarora. Etapa bakoitzean kontuan hartu beharko liratekeen gai garrantzitsuak azpimarratuko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!